Udazkenean hasi eta udaberrian amaituko den txapelketari irekiera Ezkurdia eta Martijak, Etxeberria eta Rezustaren aurka emango diote iluntzeko hamar eta erdietatik aurrera. Hamarnaka pilotaleku bisitatuko ditut negua tarteko eskuz binakakoak eta kimu berriak loratzeko aukera izango ote dugun jakiteko apirilaren 2ra arte itxaron beharko dugu, Nafarroa Arenan izango den finaleko hitzordura hain zuzen ere.
Gaurkoari dagokionez, Azkoitiko kantxan oso lehia erakargarria aurreikusi dezakegu, kartelari dagokionean behintzat. Ezkurdiak eta Martijak, 2020ko txapeldun bikote gisa, eta Etxeberriko atzelaria ere iazko txapeldun; debuta egingo duen Peio Etxeberriaren eta Rezusta aurka jokatuko dute.
Sakana eta Arakilgo bikotea da aurtengo hitzorduko faborito, ez soilik txapela lortu izateagatik, baita Ezkurdiak aurreko asteburuan lortutako lau eta erdiko txapelarengatik eta erakutsitako sasoiarengatik ere.