Energiaren kontsumoari lotutako zalantzak argitzeko gunea sortu du gobernuak

Euskalerria Irratia 2022ko aza. 23a, 13:39

Energiaren kontsumoaren inguruan aholkularitza emateko puntu berri bat sortu du Nafarroako Gobernuak.

Argindarra eta gasaren kontratazio eta fakturazioaren inguruko zalantzak argitzeko zerbitzua izanen da Energiaren arloko telefono bidezko informazio puntua. Norbanako, enpresa eta tokiko entitateen zalantzak argituko dituzte. Doakoa telefono zenbaki bat jarri dute horretarako: 848 42 70 32.

Prezioen gorakada hasi zenetik %200 egin dute gora laguntza eskaerek. Eta eskari horri erantzuteko zerbitzua diseinatu dute. Momentuz, pertsona bat kontratatu dute.

9:00etatik 14:00etara deitu ahal izanen da informazio puntura. Baina hitzaldiekin osatuko dute zerbitzua. Agoitzen eginen dute lehenengoa. 28an 18:30ean. Ondoren, Lekunberri, Doneztebe, Erriberri, Lakuntza, Erroibar eta Zangozan eskainiko dituzte. Urtarriletik aurrera herri gehiagotan izanen dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!