Ainarak flim dokumentala Juan San Martin zinemagile nafarrak eta Ritxi Lizartza gipuzkoarrak zuzendu dute, Anne Etxegoien Ipar Euskal Herriko abeslaria du protagonista eta gidoia Marga Gutierrez nafarrak idatzi du. XIX mendearen amaieran zein XXaren hasieran Nafarroako zein Aragoiko Pirinioetatik Maulera joaten ziren emakiumeen ainaren istorioa kontatzen du. Migrariok espartin fabriketan egiten zuten lan. Pelikula Golem Baiona zinemetan izanen da ikusgai, ostiraletik, hau da, azaroaren 25etik aurrera.