Emakumeen aurkako jazarpena ikusarazi nahi izan du CCOO sindikatuak. Erasoak lan eremuan ere gertatzen direla erakutsi. Izan ere hamar emakumetik lauk jaso dute sexu arrazoiengatiko erasorik sindikatuaren kalkuluen arabera. Helburua ikusgarritasunetik harago doa, ordea.
Web gune bat sortu dute, eta bertan kasuak kontabilizatuko dituzte eta biktimentzat eta lekukoentzat baliabide erabilgarriak jarri ditu eskura sindikatuko Emakumeen eta Berdintasunaren Idazkaritzak. Webguneaz gain, baina lantokietan ere lanean ari dira ordezkariekin protokoloak landuz.
Behatokia biktimarentzako gune segurua izan dadin diseinatu dute, eta orrialdearen atzean nor dagoen erakutsi dute gaur. Eva Mier eta Manuela Rodríguez CCOOko berdintasun idazkari eta teknikaria arduratuko dira emakumeei aholkuak emateaz eta laguntzeaz.