Langile bat hil da Donezteben, N-121-A errepideko lanetan makina batek harrapatuta

Euskalerria Irratia 2022ko aza. 16a, 17:33

Iturria: Nafarroako Suhiltzaileak

Errepideko asfaltatze lanetan ari zirela zapalgailu batek harrapatu du 42 urteko Barañaingo bizilaguna.

N-121-A errepideko asfaltatze lanetan zebilen langilea zapalgailu batek harrapatu du, errepidearen 49. kilometroan Donezteben (Nafarroa), Diario De Noticias agunkariak argitaratu duenez. Hildako gizona 42 urteko Barañaingo bizilaguna zen.

Istripua eguerdiko 13:24ean izan da eta foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Doneztebe eta Sunbilla arteko La Kontxa gasolina zerbitzugunetik gertu, N-121-A errepideko 49. kilometroan gertatu da ezbeharra. Langileak istripuan bertan galdu du bizia eta Foruzaingoa eta zerbitzu medikuak gerturatu direnerako gizona hilda zegoen.

LAB sindikatuko kideek obrara bertaratuta direla eta "langilearen hilotza lurrean zelarik
enpresak ez duela obra gelditu nahi izan" salatu dute. Makinek lanean jarraitu dutela adierazi du sindikatuak. Aurten Euskal Herrian 67 langile hil dira lan istripuan eta 19 Nafarroan. Datozen mobilizazioetan parte hartzera dei egin du LABek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!