Pako Aristik Idazki politikoak haren azken liburua aurkeztuko du gaur, azaroak 15, 19:30ean, Karrikiri euskal dendan. Liburuaren hitzaurrea egin duen Xabier Monasteriorekin batera eginen du aurkezpena.
Liburua Aristik 2012tik 2020ra Berria egunkarian argitaraturiko artikuluen antologia da. Monasteriok hitzaurrean dioenez, “oraingo egoera gainditzen laguntzeko ehunka ideia eta pentsamendu” biltzen ditu.
Liburua Herrima argitaletxeak argitaratu du. Argitaratzen duen bigarren artikulu-bilduma da hau: lehenago, aurten bertan, Joxe Manuel Odriozolaren Nazio euskaldunaren atarramentua plazaratu du.