Kexu dira Nafarroako Suhiltzaileak haien lan baldintza eta zerbitzuaren egoerarekin. 310k batu egin dira kexa horiek exekutibora bidaltzeko, lantalde osoaren %80a. Pasa den udako suteek alarma guztiak piztu dituztela diote. "Parkeak gutxiengoen azpitik lanean, txanda bakoitzean hiru suhiltzaile egonik, egitura eta buruzagitza falta, baso suteen talde espezifikorik ez izatea..." zerrendatu dute suhiltzaileek. Muturreko egoera honek, zerbitzuaren gaineko utzikerian du oinarri eta aurreko gobernuetatik oinordetzan jaso du egungo exekutiboak. Arazoa egiturazkoa eta aspalditik datorrela azpimarratu dute, baina uda honetan agerian geratu da.
Sinatzaileek mahai sektorialara deitzea eskatu diote gobernuari eta data ere zehaztu, abenduaren 1a baino lehen izan beharko da. Mobilizazio gehiago eginen dituzte datozen asteotan mahai sektoriala eta mahai orokorra deitu bitartean.
🚒Suhiltzaileak kexu
— Haritz Pascual Garjon (@haritzpg) November 14, 2022
Abenduaren 1erarteko epea eman diote Nafar Gobernuari baldintza eta baliabideen gainean negoziatzera esertzeko
13.30ean @fm983irratia n pic.twitter.com/W8Sn3F7q4f