Durangon kantatuko dute Saioa Alkaizak eta Julio Sotok

Euskalerria Irratia 2022ko aza. 9a, 12:27

Durangon amaituko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen itzulia. Landako gunean izango da saioa larunbatean, 17:00etatik aurrera.

Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren finalaurrekoa larunbatean amaituko da Durangoko Landako gunean. Lehen itzuliko azken saioa izango da, eta han jakingo da zein bertsolarik kantatuko duten bigarren itzulian.

17:00etan hasiko da saioa, eta Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Mendiluze Gonzalez, Beñat Gaztelumendi Arandia, Eñaut Martikorena Lizaso, Julio Soto Ezkurdia eta Saioa Alkaiza Guallar izango dira kantari. Gai-emaile lanetan Ane Ezenarro Beristain ibiliko da. Durangoko irabazleak Bilboko finalaurrekoan kantatuko du bigarren itzulian abenduaren 3an. Beste bertsolariek puntuazioen arabera izango dute sailkatzeko aukera. Denera, sei geratuko dira kanpoan.

Lehen itzuli osoan bezala, hurrengo lanak egin beharko dituzte bertsolariek:

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte (ariketa honek hiru bertsoren balioa izango du)
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.
  • Ganbarako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!