Jose Barrionuevoren adierazpenengatik azalpenak eskatu dizikio EH Bilduk Espainiako Gobernuari. “Gobernuari egokitzen zaio onartzea Barrionuevok esan duena eta argitasuna ematea gaiari, ekar ditzakeen ondorioen aurrean zer egiteko pagoen prest dagoen zehaztu. Baina gobernu hau oraindik isilik mantentzen da”, azaldu du Iruñerria Goizetik albistegian EH Bilduko diputatu Bel Pozuetak.
Kongresuko Konstituzio Batzordean parte hartzeko eskatu diote Espainiako Presidentetza ministro Felix Bolañosi, baita Barrionuevoren parte hartzea ere. “Uste dugu ez duela egingo, ardura hartu genuen exijitzeko. Prest agertu da komunikabideetan hain argi eta inpunitate osoz hitz egiteko, beraz, Madrilen ere egin beharko luke. Baina badakigu ez dela ez dela azalduko, eta horregatik Bolañosi tokatzen zaio ardura hori betetzea eta argitasun osoa ematea”.
Goi tentsioko linea
Nafarroari lotutako gai gehiagoren inguruan ere galdetuko dio EH Bilduk Espainiako Gobernuari. 32 udalerri gurutzatu asmo dituen goi tentsioko linearen gaia eramanen dute Kongresura. “Prentsaren bitartez jakin dugu eman zaiola baimena enpresari elektrizitatea garraiatzeko”, zehaztu du Pozuetak. Gaiaren inguruan Espainiak zer dakien jakin nahi dute: “Kontutan hartuko ak du Nafarroako Gobernuan ematen duen ingurumen inpaktuaren informea? Nafarroako Gobernuak ezetza eman dio eta”.