Dantzaren ikasketan laguntzeko tutorial sorta sortu dute

Euskalerria Irratia 2022ko aza. 8a, 13:28

Aritz Ibañez dantzaria, tutorialetako batean. Argazkia: dantzan.eus

Zortzikoaren eta dantza-jauzien oinarriak bilduko dituzte Pausoka dantza egitasmoan Euskokultur Fundazioak eta Duguna dantza taldeak. Gipuzkoako Dantzagunearen Sortutakoak beka irabazi du proiektuak.

Euskokultur Fundazioak eta Duguna dantza taldeak Pausoka dantza egitasmoa sortu dute, dantzaren ikasketan laguntzeko. "Dantzaren aurrez-aurreko ikasketa ezin ordezkatuzkoa da, eta nekez lortuko dugu ikus-entzunezko baliabideekin bertatik bertara ikas dezakeguna berdintzen. Baina ikus-entzunezkoen garaian bizi garen honetan, argi da horrelako baliabideei ezin diegula muzin egin", azaldu dute egileek dantzan.eus atarian. Zortzikoaren eta dantza-jauzien sistemak hautatu dituzte lehen ikasgai gisa, eta Aritz Ibañez dantzariak gauzatu ditu tutorialak. Lantzeko zortzikoa izan da sareratu duten lehenengoa. 

Ekimena ez dute ezerezetik sortu. "Patxi Labordak, Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak, Aiko Taldeak eta bestelako dantzari eta elkarte/erakundek sareratu izan dituzte haien dantzak ikasteko ikus-entzunezko materialak. Dantzan-en webgunean berean hainbat dantza-tutorial egon dira ikusgai azken urteetan. Proiektu honen bitartez horiek bildu eta modu erosoan eskuragarri jartzea da helburua", argitu dute. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!