Helburuak lortuta bertan behera utzi dute iragarritako greba Conasako langileek

Euskalerria Irratia 2022ko aza. 8a, 07:44

Administrazio epaitegiak arrazoia eman die langileei eta estatu mailako lan hitzarmen kolektiboa ezin zaiela ezarri ebatzi. Lan baldintza duinak bermatuta, atzo abiatzekoa zen greba bertan behera utzi dute Conasako langileek. "Borrokatzeak, greba egiteak eta lan baldintza kaxkarrak salatzeak pena merezi du" adierazi dute.

Duela bi aste ekin zioten protestei eta atzo bertan behera utzi zuten iragarritako greba. Pozik ziren, hasieran planteatu zituzten helburu guztiak bete dituztelako. Nafarroako Gobernuaren zerbitzu informatikoan azpikontratatuta dihardute Conasako 50 langileek. Azken plieguetan, dagoeneko kaxkarrak ziren lan baldintzak are gehiago okertuko lituzkeen estatu mailako lan hitzarmena ezarri nahi zuen exekutiboak, baina langileak grebara joateaz gain epaitegietara eraman zuten auzia. Kontratu Publikoetarako Administrazio epaitegiak arrazoia eman die.

ELAk Nafarroako Gobernua eta Comisiones obrerasen jarrera salatu dute, uneoro enpresariaren eta prekarizazioaren alde egin dutelako. Azken hausnarketa bat ere egin dute, gatazka laboral askoren aro honetan, greba egiteak, borrokatzeak, salaketak jartzeak…pena merezi du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!