Osasuna garaile atera zen igoera lortzeko lehian aurkari zuzena den Espanyolen aurkako intentsitate handiko norgehiagokan. Celia, Mar eta Vilariñoren golek gorritxoen garaipena ekarri zuten Taxoarera.
Kakun Mainzen neskak Espanyolek baino koxka bat gorago zelaraitu ziren intentsitateari dagokionean. Horren ondorioz, gorritxoek aurrea hartu zuten markagailuan aldea bikoiztuz, Marren eta Celiaren golei esker. Kataluniarrek aldea murriztu zuten Marin kapitainak gola erdietsi baitzuen atsedenaren aurretik.
Aldageletatik igaro ondoren Espanyolek lehia berdindu zuen haien kapitainaren bigarren golarekin, penaltiz. Osasuna, ordea, ez zen kildu eta partidaren bila joan zen. Aldaketek oso ondo jarri zuten taldea, Vilariñok 3-2koa sartu baitzuen zelairatu berritan.
Emaitza honekin gorritxoek aurkari zuzen baten aurka irabazi dute Taxoaren. Une honetan hirugarren dira Eibar liderrarengandik 4 puntura, baina play off postuetan. Ligako hurrengo jardunaldian Osasunak Tenerife Bren aurka jokatuko du azaroaren 20an Kanarietan.