Futbolaren hiru mitoren aurka lehiatuko da Osasuna Vigon: entrenatzaile aldaketa, 16 urteko lehortea eta Celtaren bolada txarra

Iosu Ganuza Garcia 2022ko aza. 4a, 13:36

Unai Garcia eta Lucas Torro buruz buru gaurko entrenamenduan. Iturria: C.A. Osasuna

Carlos Carvahal da galiziarren entrenatzaile berria. 

Bolada onean iristen dira Jagoba Arrasateren gizonak Celtaren aurkako hitzordura, galiziarrak aldiz maldan behera doaz. Hori dela eta entrenatzaile berria izanen dute bihar, Carlos Carvalhal portugaldarra. Beraz hiru madarikaziori aurre egin beharko diote gorritxoek: Entrenatzaile berriaren mitoa, Vigon, Balaidosen 16 urte daramatzate garaipenik batu gabe eta gainera arerioa gainbeheran datorrenean aire freskoa izan ohi da gizonezkoen Osasuna.

Berriatuko entrenatzailearen aburuz, helburua lortu dute, atsedenera behintzat 20 punturekin heltzea, baino gehiago nahi dituzte. Arerioak ziurrenik defentsa lanetan indarrak metatuko dituela aurreikusi du gainera.

Carlos Carvalhalen estiloa zuhurtzian oinarritzen da, atzelariek baloia asko mantentzen dute, arerioarengan zuloak sortu nahian. Ikusiko dugu beraz zer gertatzen den biharkoan, zaleengan ilusioa are gehiago handitu dezakeen hitzordua 18.30ean Vigoko Balaidosen baita. Emakumeen taldea Espanyolen aurka lehiatuko da Taxoaren Espanyolen aurka, helburua goiko taldeen artean sartzea izango da, zuzeneko arerioaren aurka.

Bai, gaur goizean iragarri du Sadar Bizirik plataformak klubaren egoera orokorraren inguruan egitekoa zen mahai ingurua, non besteak beste gizonezkoen lehen taldeko kideek  parte behar zuten, bertan behera gelditu dela, klubak hala erabaki duelako. Zergatia, Indar Gorriren urteurrenaren baitan kokatzen zela hitzaldia. Klubak hitzordua bertan behera gelditzearen ardura onartu du, argudiatuta “Real Valladoliden aurkako partidaren atarian izandako istilu tamalgarrien ondorioz hartu” dutela.

Osasunak klubeko hiru kideren aurka, eginiko salaketa gaitzetsi du. Jagoba Arrasatek ere elkartasuna helarazi die komunikazio taldeko buruei.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!