Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordeak baliorik gabe utzi du Lucas Torro Osasunaren erdilariak Real Valladolid taldearen aurka jokatutako azken partidan (2-0 irabazi zuten gorritxoek) ikusi zuen txartel horia. Irudietan argi ikusten da falta jaso zuena Alacantekoa izan zela.
Horrela, erakundeak Osasunak aurkeztutako errekurtsoari erantzun dio. Izan ere, froga bideografiko baten bidez egiaztatu zuen erdilari gorritxoak falta jaso zuela neurketako 47. minutuan, eta ez alderantziz. Beraz, agerikoa da akats materiala, epailearen aktan adierazitakoa.