Tantaka iristen ari da Sadarreko bulegoetako informazioa eta maniobrarako tarterik gabe. Igandeko Bazkide Konpromisarioen Batzarrean Fran Canal Zuzendari Orokorrak bi apustu etxerekin sinatzear dauden babesletza akordioen berri eman zuen eta horrek hautsak harrotu ditu.
Batetik eztabaidarik ez delako izan, bestetik dagoeneko 2018an bazkideek eskatu zutelako halako enpresekiko harremana hausteko. Orduan Euskal Herriko joko-etxe baten publizitatea estadioan, elastikoan zein bestelako euskarrietan ez erakusteko eskatu zuten bazkideek eta orduan asanblada kontrolpean ez zuen zuzendaritzak onartu zuen eskaera.
Oraingoan atzerrikoak lirateke, Asiakoak. Apustu-etxeekiko betoa ludopatiarekin dagoen arazoarengatik galdegin zuten zaleek. Bada badirudi Asian ez dela halakorik, izan ere, soilik bertan eginen diren Osasunaren partiduen emankizunetan ikusaraziko baitira apustu etxeen iragarkiak, hesi elektronikoen Ua delakoan.
Antza denez CVC putre-funtsarekiko akordioaren parte da hau eta kluba eta Tebasen arteko loturak, Canalek, argudiatu nahi izan du jarduera horiek Estatuan telebistan gehien kontsumitzen diren ordutegietan apustu-etxeen edo ausazko jokoen publizitatea zabaltzea debekatzen duen Errege Dekretuaren esparruan egin direla. Ez du ere orain gutxi bazkideek azaldutako jarreraren aurka egiten duen akordioaren eragin ekonomikoa zehaztu.
Eztabaida dagoeneko sare sozialetara iritsi da:
Este tipo de mensajes generan un alarmismo que, lejos de cohesionar a la afición, crispan.
— Markel Bringas (@Briingas31) November 2, 2022
Osasuna es, a efectos prácticos, una SAD. Los socios no tenemos voz ni voto en la Asamblea, lo cual es preocupante. Ahora más que nunca, la solución es la comunión de toda la afición. https://t.co/vlhkPfMiUt
Ahora tenemos un acuerdo con dos casas de apuestas,el CVC y su letra pequeña,para algunos todo vale! Estamos en un momento inmejorable en lo deportivo y en lo institucional...y cada vez más desconectados de nuestro Osasuna.
— BASATIAK 1987 (@bizitzabasatia) November 2, 2022