Bihar hasiko da Liburuaren Festaren bigarren edizioa. Karrikirik alde zaharrera ekarri nahi izan du batez ere haurrentzako literatura eta ilustrazioa bildu nahi dituen jaialdia. Horregatik aurten Geltokin beharrean Laban izanen da 'Ipuingarria' zikloa.
Udazkenaren erdian, liburu azoka artean, ziklo hau haurrentzako tailerrak eta adin guztietako publikoarentzako ipuin kontakizunak eskaintzeaz gain, azken uneko sormen lanen erakustoki izango da. Helburua "ipuinen berotasunean gozatu, bidaiatu eta amestea" da.
Karrikirik "ahozkotasunari, ilustrazioei, poesiari eta ideia zoroenei ateak zabalduz" antolatu du liburuaren festa. Argi dute antolatzaileek "liburu baten azala irekitzea bertzetik" ez dela behar "hegan egiteko eta irudimenaren sumendia esnatzeko".
Azaroaren 3tik 6ra hamaika aukeraeskainiko dituzte Laban eta Kondestable jauregian, eta "tailerrak, kontaketak, liburu aurkezpenak, aholkularitza, eta sorpresa ugari" iragarri dituzte.
Egitarau osoa www.karrikiri.eus atarian kontsulta daiteke.