Nafarroako Gobernuaren euskarri informatikoaz arduratzen den Conasa enpresako langileek greba beste bost egunera luzatzea erabaki dute, azaroaren 7tik 11ra.
Conasako langileek grebari eutsi diote, "egoera hau konpon daitekeelako horretarako borondate politikoa badago". Grebaren aurreko lau egunetan lanuzteen jarraipena % 70ean mantendu da, ELA sindikatuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Azaroaren 2an, 18:00etan, Burlatako Kultur Etxean, ELAk informazio-batzarra egingo du Conasako gainerako langileei egoera zein den azaltzeko. Gatazkaren arrazoiek, hasiera batean, Nafarroako Gobernuaren euskarri informatikoaren lizitazioari bakarrik eragiten zioten, baina etorkizunean enpresa osoari eragin diezaioke, gaineratu du.