Igandeko hitzordurako zalantzak ez dira bihar arte argituko. Lucas Torrok eta Aridanek gaur ere ez dute parte hartu entrenamenduan. Erdilariak partidu karga handia izan du, aurreko asteko hiru partiduak jokatu zituen taldeko jokalari bakarra izan baitzen.
Kanarietako atzelariak aldiz kolpea jasan zuen aste honetako lehen entrenamenduan eta min hartuta jarraitzen du.
Argi dagoena da zigorra Beteta David Garcia deialdira itzuliko dela, eta ziurtatutako baja bat badagoela ere, Ez Abderena, giharretako lesioa baitu eta urtarrila arte ez du gorritxoekin lehiatzerik izango. Eta ostiral honetan beste jokalari batek min hartu du. Sergio Herrera atezainak belaunean gainkarga duelarik ez du igandeko norgehiagokan lehiatzerik izango.
Hitzordua igandean ordu bietan izango da, ordu laurden lehenago irrati honetan kontakizuna. Emakumeen taldeak aldiz, igande eguerdian jokatuko du, Lleidan, AEM taldearen kontra. Garaipenak Eibarren aurkako porrotak utzitako zapore txarra kentzen lagunduko lioke Kakun Mainzen taldeari.