Gobernua aurrekontuen eta fiskalitatearen inguruan akordio orokorra erdiestearekiko baikor azaldu da

Euskalerria Irratia 2022ko urr. 26a, 14:05

Asmoa da heldu den astean Nafarroako Parlamentura igortzea 2023ko kontuen zirriborroa.

Elma Saiz Nafarroako Gobernuko bozeramailea "baikor" agertu da asteazken honetan, azaroaren 4an, 2023rako aurrekontuen proiektua Foru Parlamentuari eman ahal izateko, behin Gobernu bileran onartuta. Gaineratu du "aurrekontu eta zerga akordio orokor bat lortzeko konfiantza" dutela.

Gobernuaren bileraren osteko prentsaurrekoan, Saizek adierazi du 2023rako aurrekontuen eta neurri fiskalen negoziazio orokorrean "murgilduta" daudela; "eta dena ondo badoa, azaroaren 4an proiektua" entregatuko duela, aurretik "Gobernu batzordeak onartzen badu".

Fiskalitatearen alorrean EH Bildurekin izandako desadostasunei buruz, "legealdian zehar etengabeak" izan direla gogorarazi du Txibiteren Exekutiboaren bozeramaileak. "Baina lanean jarraitzen dugu azaroaren 4ari begira eta aurrekontu eta zerga akordio orokor bat lortzeko konfiantza eta baikortasunarekin", baieztatu du.

Bestalde, funtzionarioen nominan aurten aurreikusitako % 1,5eko igoerari buruz galdetuta, Ogasun kontseilaria denak esan du azaroko nominan ordainduko dela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!