Osasunak ez du grebarik egingo

Euskalerria Irratia 2022ko urr. 26a, 12:45

Estatuko kongresurako bidea hartu duen legeak erkidegoetako selekzioek nazioarteko txapelketak jokatzea ahalbidetuko du.

Lehen eta Bigarren Mailak osatzen dituzten 42 klubetatik 39k egindako greba-mehatxua, haien artean Osasunak, atzo desagertu zen, Kirolaren Lege berriaren proiektuan egindako azken aldaketen ondoren. Talde hauek kritikatutako hiru zuzenketetatik bik ez dute Madrilgo kongresurako bidea hartuko.

Atzo egindako aldaketen ondorioz, Ligak lehiaketaren ustiapen komertzialaren kontrolari eutsiko dio, eta, gainera, Espainiako Futbol Federazioak ezingo ditu alde bakartasunez aldatu berari eragiten dioten estatutu-gaiak; adostasuna lortu beharko du klubekin.

Gainera Kirolaren Lege berriak autonomia erkidegoetako selekzioek – hala nola euskal selekzioek – historian eta gizartean errotuta dauden kiroletan zuzenean parte hartu dutela aitortuko du, EAJk Lege honetan sartzea lortu duen zuzenketa baten ondoren.

Ez zaie beraz momentuz aterik irekitzen euskal selekzioei, izan ere Euskal Autonomia Erkidegoan zein Nafarroan kirol bakoitzak bere federazioa baitu. Zuzenketak pilota-, surf- eta erroko beste kirol batzuetako erkidego-selekzioen lehiaketa ofizialetan parte hartzeko aukera emango du beraz. Baina esandakoa Euskal Selekzioaren presentzia esku pilota mundialean ez dago bermaturik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!