2023ko Sanferminetarako lehen urratsa eman dute. Iruñeko Udalak astearte honetan jakinarazi duenez, Sanferminetako Mahaia azaroan zehar bilduko da. Mahai honetan talde politiko, kolektibo eta elkarteek 2022ko Sanferminak aztertuko dituzte eta datorren urtekoak prestatzen hasiko dira.
Navarra Sumako Maria Garcia Barberena Kultura eta Berdintasun zinegotziak egin du iragarpena, Maider Beloki EH Bilduko zinegotziak egindako galdera baten ostean.
"Irailaren 13an, Sanferminetako mahaiak deitzeko eskatu genizuen. Urriaren amaieran gaude, denbora botako zaigu gainera, eta aurreko jaien analisirik ere ez dugu egin. Azaroa amaitu baino lehen deituko dituzu? ", galdetu zuen Belokik.
Hasiera batean, Barberenak adierazi zuen, "une honetan auzoko foroak deitzen" ari direla eta "alkatearen agendarekin bateragarri egiten saiatu" behar zirela. Hala ere, hurrengo hitz egiteko txandan Sanferminetako Mahaia azaroan egiteko konpromisoa hartu zuen.