Nafarroan pobrezia larria %11,3an dago 2022an, Espainiako Estatistika Instituaren datuen arabera. 2021ean datua hori bera zen. Nafarroako Eskubide Sozialen kontseilari Carmen Maeztuk atzo pobreziaren inguruko txostena aurkezteko eskaini zuen prentsaurrekoan azaldu zuenez, “ezkutu sozialak gerarazi du pobreziaren hazkundea”, hau da, bermaturiko errentak eta aldi baterako lan erregulazio espedienteek (ABLEE). “Hainbat iturritatik eskuratu ditugun datuen eta beste hainbat irizpideren arabera, Nafarroan pobreziari eta desberdinkeriari dagokien egoera Espainiako eta Europako onenetariko bat da”. Txostenaren arabera, bermaturiko errentak eta ABLEEk “eragin handia izan dute kohesio soziala lortzeko tenorean”.