Erdizko proiektuari buruzko galdeketa eginen dute Baztango herriek

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko urr. 25a, 08:45

Baztango Batzar Nagusiak Erdizko proiektuari buruzko herri galdeketa antolatu zuen, baina Espainiako Gobernuak bertan behera uztera behartu zuen. Horren ondotik alkateek, azaroaren 20an, herriz herriz egitea erabaki dute.

"Erdizko bazkaleku komunalean okupazioa Magnari baimentzearen alde zaude?" galderari erantzungo diote azaroaren 20an baztandarrek. Baztango Batzar Nagusiaren galdeketa debekatu ondotik, herriz herri egitea erabaki dute alkateek. 

Helburua "herritarren hitza aditzea" dela azaldu du, Euskalerria Irratian, Lekarozko zinpeko alkate Ernesto Pratek. "Gobernuak enpresaren eskaerari erantzunik eman baino lehen, baztandarren iritzia entzun dezala nahi dugu".  

Herri bakoitzak egokien ikusten duen bezala antolatuko du galdeketa eta Almandoz izanen da parte hartuko ez duen herri bakarra. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!