Nieves Biurrarena: “Minbiziarekin ere, ez nintzateke itzuliko lehengoa izatera”

Euskalerria Irratia 2022ko urr. 24a, 14:22

Nieves Biurrarena sunbildarrari duela 14 urte diagnostikatu zioten bularreko minbizia. “Sexu grina galdu nuen, hilekoa kendu zidaten, ez nuen onartzen nire gorputza titi bakar batekin ikusita. Egoera latza izan zen niretzat eta nire bikotearentzat. Ordura arte Nieves bat nintzen eta ordutik aurrera beste Nieves bat”. Hala esan digu Biurrarenak.

Nieves Biurrarena Saray elkarteko kidea da. Aurrekoan, bularreko minbizaren eguna antolatu zuten.  Salatu dutenez, bularreko minbizia artatzeko protokoloak ez dira betetzen ari. Itxaron zerrendak handitzen ari dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!