Sei urteko lana du aurretik batzordeak. Nafarroako Gobernua, Parlamentua eta biktimen ordezkariek osatzen dute batzordea, elizak ez du parte hartu nahi izan. "Batzordeak baditu tresna guztiak funtzionatzeko" azaldu du Eduardo Santosek, "Elizak badu parte hartzeko eskeintza eta ez dute parte hartu nahi izan. Hala ere batzordea anitza da eta zabala eta horren amaieran, biktimek behar duten aitortza instituzionala jasoko dute".