UEMAk UEMAk gaur goizean Nafarroako Parlamentuan egindako agerraldian ikus-entzunezkoen euskarazko kontsumoa erdarazkoen oso azpitik dagoela salatu du. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoari buruzko ikerketaren datuak aurkeztu ditu euskarazko edukien hutsunea agerian utziz.
Iraitz Lazkano UEMAko lehendakari nagusiak adierazi duenez “egoera makurra” azalarazi duela ikerketak, eta gaiari “urgentziaz” heltzeko beharraz mintzatu da. ETB 3 Nafarroa osoan ez ikustea “larria, jasanezina eta lehenbailehen konpondu beharrekoa” dela azpimarratu du lehendakariak. Hutsune hori baliatuta, “egin behar den guztia egin dezatela ETB 3 Nafarroa osoan behingoz ikusi ahal izateko” aldarriaktu du Lazkanok.
Bestalde, txostenaren ondorioetatik abiatuta euskal erreferenteen falta ere nabarmendu du UEMAk, “ikus-entzunezkoetan, sare sozialetan eta kultur arloan oro har”. Euskal sortzaileen alde egin beharreko apustua defendatu dute UEMAko kideek.
Egoera hori bideratzeko lehen urratsa, errealitate aztertzea, egin dagoela adierazi dute eta hurrengo urratsari, “diagnostikoaren argitan neurriak hartzea” aurre egitea da erronka. UEMAk Nafarroako Gobernuari esku-hartzeko eskaera egin dio eta bere ardura har dezala.