Gizonezkoen Osasunak garaipen garrantzitsua lortu du bart Espanyolen aurka. Bigarren zatian lortu dute gola geldikako jokaldian, eta gaur bertan igandean Gironan izanen duten partidua prestatzen hasi dira.
Ez zen hil hala biziko hitzordua atzo iluntzeko hitzordua baina bai garrantzitsua txakal-aldi luzeen mamuak uxatzeko. Partidu pilaketak eta metatutako lau porrotek eragindakoak aldentzeko iraultza ekarri zuen hamaikakora Jagoba Arrasatek. Zazpi aldaketa, esanguratsuena atepean, Aitor Fernandez atezain arrasatearrak izan baitzuen aukera.
Lehen zatian baloiaren jabetza eduki zuen Osasunak eta aukeraren bat edo beste ere bai.
Atsedenaldiaren ostean iritsi zen baina gorritxoen erauntsia. Baloiaren jabetza baliatu zuten zuri-urdinen hesian zirrikituak topatzeko eta Abdek bereziki buru-hausteak eragin zituen papagaitxoengan. Berrogeita hamabosgarren minutuan kornerra labur atera zuen Moik Abderentzat, azkar, eta
Budimirrek bat eta hutsekoa lortu zuen. Garaipenaren gola. Orduan Jagoba Arrasateren mutilak saiatu ziren tartea zabaltzen markagailuan baina ez zuten lortu.
Aldaketek gainera lasaitasuna, arnasa, ekarri zioten taldeari. Berriatukoa zuhur azaldu zen piztutako euforiarekiko, izan ere gorritxoak une honetan zazpigarren baitira.
Partidu ona beraz egin zuten atzo zelairatu zirenek baina igandean partidu berria dute Gironaren aurka. Aldaketak egin beharko ditu berriro Arrasatek.
Igandeko hitzordua Montilivin izanen da, arratsaldeko sei t’erdietan. Emakumeen taldea ere igandean lehiatuko da, kasu honetan, Eibarren aurka, arratsaldeko lauetatik aurrera, Taxoaren.