Zinegotzi batek Lizarrako udaletxeko balkoian ikurrina zabaldu izana baliogabetu du epaitegiak

Euskalerria Irratia 2022ko urr. 19a, 07:44

Abuztuaren bostean, Txupinazoaren egunean, EH Bilduko zinegotzi batek ikurrina zabaldu zuen Udaletxeko balkoi nagusian. Navarra Sumak epaileen aitzinean salatu zuen Udalak hori egiten utzi ziola. Eta Iruñeko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak arrazoia eman dio, betiere Navarra Sumak berak zabalduriko prentsa ohar baten arabera.

Ohar horretan irakur daitekeenez, "arrazoi ematen zaio Navarra Sumako udal taldeak Udalari hori baimentzearen aurka jarritako demandari, prozedura irekian baliogabetzeko eskaeraren aurrean amore eman baitu".

Koalizioak adierazi duenez, EH "Bilduk ondo baino hobeto daki ezin duela euskal komunitatearen bandera erakutsi eta jarduera honek indarrean dagoen legeria urratzen du, baina berdin zaio ".

Navarra Sumaren irudikoz, "Bilduren jarduera etengabeko adar jotzea da,lizartarrak etengabe iraintzen dituena eta
Nafarroako sinboloekiko mespretxu onartezina dena".

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!