Topaketa hauetan parte hartzen ari da Oskar Alegria zinegilea. Zinema alderraiaren, noraezeko zinemaren bulegoa antolatu du. Proiekzio ibiltariak, kaletarrak eta ausazkoak izaten ari dira.
Asteartean, San Jose plazan, Artze anaiek 1972. urteko topaketetan jo zuten txalapartari buruzko proiekzio ibiltaria izanen da. Azalpen gehiago eman dizkigu Metropoli Forala saioan Oskar Alegria zinegile iruindarrak.