Bolada txarrari etena eman nahi dio Osasunak, Vila-realen aurka

Iosu Ganuza Garcia 2022ko urr. 17a, 11:34

Kike Barja eta Juan Cruz igandeko entrenamenduan. Iturria: C.A. Osasuna

Hiru partidu daramatzate garaipenik batu gabe gorritxoek, lau aldiz horiek. 

Gaur itxiko dute liga jardunaldia gorritxoek eta zazpi egunetan hiru partidu pilatuko zaizkie. Vila-real izanen dute aurrez aurre, baina ez Madrigalen baizik eta Ciutat de Valencian, haien estadioan obrak egiten ari baita urpekari horia.

Une honetan Jagoba Arrasateren taldea, Unai Emerirena baino postu bat gorago dago sailkapenean, baina bi taldeek irabazteko premia dute. Osasunak hiru partidu daramatza garaipenik batu gabe, Vila-realek lau. Bi taldeek baja garrantzitsuak dituzte, gorritxoek zigortatuta dituzte Unai Garcia eta Ruben Peña, horiek aldiz ezin ezingo dituzte baliatu Moreno, Coquelin eta Foyth.

Osasunaren hamaikakoari dagokionez bi zalantza. Zeinek osatuko duen defentsa lerroa, Aridanek ala Manu Sanchezek, eta Moi Gomez bere talde ohiaren aurka lehiatzeko moduan izanen ote den. Vila-realek aldiz ez du argi Lo Celsok eta Albiolek jokatzeko baldintzak beteko ote dituzten.

Jagoba Arrasatek, astea partidua ongi prestatzeko baliatu dutela adierazi du partiduaren atariko prentsaurrekoan.

Nabarmendu du gainera berriatuarrak, gaurko arerioaren aurretik egon arren talde arriskutsua dela Emeryrena.

Hitzordua iluntzeko bederatzietan izanen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!