Eldara, Alacantera, bidea hartu dute dagoeneko, bihar Elda Prestigio taldearen aurka lehiatzeko. Azkeneko liga partiduan Atarrabiakoek Galizan porrota izan zuten eta bolada ona berreskuratzeko eta ligan bide berria hartzeko aukera bikaina izan daiteke Kopako kanporaketa.
Arerioa bigarren mailan ari da, Urrezko Ohorezko ligan. Bi partidu lehiatu dituzte eta momentuz garaipen eta porrot bana batu dute.
Bihar arratsaldeko bostetan Ciudad de Elda kiroldegian lehiatuko den partidua ez da streaming bidez jarraitzerik izango, baina arerioa gogorra izango da Gurpea Beti Onakentzat. Alacandarrak iaz bere taldeko lehenak izan ziren eta igoera kanporaketan Lanzarotek mendean hartu zuen.
Aurten goiko postuetan lehiatzeko taldea osatu dute. Biharkoan Natalia Montilla, Gurpea Beti Onak taldeko kidea, Erreginaren Kopan bere ahizpa bikiarekin ariko da aurrez aurre: Lorena Montilla, Elda Prestigioko jokalaria. Bietako bat bihar iluntzean kopatik at geratuko da.