KPIa %9,8an kokatu da, irailean lau hamarren behera egin ostean

Euskalerria Irratia 2022ko urriaren 14a

2022an zehar sei puntuko igoera izan du. 

Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) lau hamarren jaitsi da irailean Nafarroan, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %9,8koa da Foru Erkidegoan, Estatuko Estatistika Institutu Nazionalak (EIN) ostiral honetan argitaratutako behin betiko datuen arabera. Urteko bederatzi hilabete hauetan zehar, KPIa %6 igo da.

Zehazki, Nafarroan prezioek behera egin dute gehien joan den hilean honako alorretan: Etxebizitza (-%4,5), Aisia eta kultura (-%1,2), Garraioa (-%0,9) eta Komunikazioak (-%0,2).

Gainerako taldeetan, KPIk gora egin du: Jantziak eta oinetakoak ( % 3,8), Irakaskuntza (1,4), Medikuntza (1,3), Edari alkoholdunak eta tabakoa (0,6), Tresneria (0,4), Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (0,2), Hotelak, kafetegiak eta jatetxeak (0,1) eta beste batzuetan %0,2 egin du gora.

2022an, prezioak nabarmen igo dira Foru Erkidegoan Etxebizitzan ( % 20,2), Elikagaietan eta alkoholik gabeko edarietan (14,9) eta Garraioan (10,6). Gora egin dute prezioek ere Tresnerian (9,8) eta Hotel kafetegi eta jatetxeetan (7,1).

Beste talde batzuk zertxobait gutxiago igo dira: Aisia eta kultura ( % 4,7), Besteak (4,3), Edari alkoholdunak eta tabakoa (3,7), Jantziak eta oinetakoak (3,4), Medikuntza (2,7) eta Irakaskuntza (1,5). Azken hamabi hilabeteetan prezioetan izan den jaitsiera bakarra Komunikazioetan izan da, % 2,7 hain zuzen ere.

Estatuko urte arteko KPIaren alderaketan %8,9ko igoera jasan du, Foru Erkidegoan baino ia puntu bat apalago. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!