Manifestazio jendetsu batek zeharkatu zuen atzo arratsaldean Elizondo, Erdizek segi dezan izaten Baztango larre, abereentzako bazkaleku handiena. Magnesitas de Navarra (Magna) enpresak harrobia egin nahi du inguru horretan. Berez, Baztango larre komunala da, baina Esteribar udalerri barruan dago.
Erdiz Bizirik plataformaren arabera, “Erdizko larrea Nafarroa osok onenetako bat da”, eta harrobia egiten bada “eragin zuzena izanen du abeltzaintzan diharduten 80 familiarengan, hroeitako asko profesionalak izaki”. Magnak dio bere Zubiriko lantegiko 239 lanpostuei eusteko, eszinesbetkoa zaiola Erdizen harrobia egitea.
Atzoko manifestazioaren buruan hain zuzen ere 200 abere inguru joan ziren, behiak, ardiak zein zaldiak. Haien gibeletik, lau pertsona joan ziren, zuriz jantzita, maskarekin, ahoa estalirik eta hautestontzi batekin; izan ere, Espainiako Gobernuak eta Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak ukatu egin dute harrobiaren proiektuaren inguruko erreferenduma egiteko aukera.