‘Bolante baten historia’ dokumentala, gaur TV3-en

Euskalerria Irratia 2022ko urr. 10a, 11:52

José Miguel Etxeberria Álvarezen, Naparraren, desagerpena du ardatz dokumentalak.

Iban Toledo eta Iñaki Alforjaren ‘Bolante baten historia’ dokumentala eskainiko du gaur gauean kataluniako telebista publikoak TV3-k, gaueko 23:15etan ‘Sense ficció’ saioan. 

Dokumentalak José Miguel Etxeberria Álvarezen, Naparraren, desagerpena du ardatz. Autonomo Antikapitalistetako kidea zen eta  80ko hamarkadaren hasieran desagerrarazi zuten, duela 42 urte baino gehiago; oraindik ere argitu gabeko auzia da. 

Filma 2021eko azaroan estreinatu zen Zinemaldian aurkeztu ondoren. 90 minutuko dokumentalak euskara eta gaztelania tartekatzen ditu Eneko Etxeberria, Naparraren anaia, eta bere familiaren transformazioaz aritzeko. “Gizarte batek nola egiten dion aurre bere iraganari, nola egiten duen aurrera gatazka bortitz baten ondoren egoera gainditzeko”, irudikatzen du ikusentzunezko lanak, zuzendariek adierazten dutenez. 

Gurutzatutako komunikatu, erreibindikazio desberdin eta axolagabekeri judizialaren artean, familiak desagerpenari erantzun bat ematen saiatu zen. Anaiaren desagerpenak irekitako zauria sendatzeko asmoz, Eneko da berrogei urte baino gehiago iraun duen bilaketaren lekukoa hartu duena. Hori da, familiaren ahalegina, ‘Bolante baten historia’ dokumentalak biltzen duena. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!