Liga partidua dute bai gorritxoek ostiral honetan eta prestatzeko denbora gutxi izan dute, izan ere igande gauean jokatu zuten azkeneko partidua etxetik kanpo. Jagoba Arrasatek azaldu du Valentziari aurre egiteko plangintza baldintzatuta izan dela ordutegiengatik, baina hori “gaur egungo futbolaren parte” dela. Zentzu horretan hasierako hamaikakoa hautatzeaz gain, halako kasuetan garrantzitsua dela ere argi izatea zeintzuk izango diren balizko ordezkoak.
Real Madrilen aurka lortutako puntua txalotu du prentsaurrekoan Jagoba Arrasate entrenatzaileak baina gogorarazi ere Sadarren jokatutako azkeneko partiduan galdu zutela eta garrantzitsua dela garaipenen dinamikara bueltatzea. Handinahi azaldu da Berriatuakoa, adierazi baitu aurten helburu handiak lortzeko gogoa dutela eta horretarako ezinbestekoa dela etxean indartsu izatea.
Aldaketak iragarri ditu, haietako bat beharturik David Garcia kanporatua izan baitzen igande iluntzean. Ziurrenik Aridanek hartuko du bere tokia.
Deialdian bi nobedade Santiago Bernabeukoarekiko, Jorge Herrando eta Ezequiel Avila sartu baitira, lehena David Garciaren ordez eta bigarrena zigorra bete ostean.
Hitzordua ostiral honetan gaueko 21.00ean, ordu laurden lehenago (20:45) Euskalerria Irratian. Gure deialdian ere berrikuntza bat, itzulera, Eñaut Agirrebengoa izango baita kontakizunaren arduradun.