Navarra Sin Fronterasen lanpostuak bermatzeko eskatu dio gobernuari LABek

Euskalerria Irratia 2022ko urr. 6a, 12:12

Navarra Sin Fronteraseko langileak, Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren egoitzen aurrean..

Informazioa ukatzea leporatu dio LAB sindikatuak Nafarroako Gobernuari. Elkarretaratzea egin dute, enpresaren eta Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren egoitzen aurrean.

Irailaren hasieran iragarri zuten Navarra Sin Fronteras enpresaren itxiera. Azken bi urteetan 400.000 euroko diru galera izan dutela aipatu die sindikatuei enpresak, eta aurten 500.000 eurokoak aurre ikusten dituztela. Azalpenekin ez dago kontent, ordea, LAB sindikatua. Azken hiru bilerak ukatu dizkiote. Kontratu administratiboen lagapena negoziatzen ari da exekutiboa, eta horri buruzko informazio ukatu diote.

Enpresaren kontu ekonomikoak aztertu ditu sindikatuak. Bideragarria ez dela egiaztatu dute. Baina ez dute uste horrek itxiera justifikatzen duenik.

Egoera salatzeko elkarretaratzea egin du LABek, langileekin batera. Langile guztien lanpostuak bermatzeko eskatu dio sindikatuak Nafarroako Gobernuari. Gobernuak gizarte zerbitzuak bermatuko dituela ziurtatu du, baina LAB sindikatuak ohartarazi du “plantillaren zati bat ez dagoela pleguetara atxikita”. 129 lagunek egiten dute lan Navarra Sin Fronteras-en.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!