Siemens Gamesako lanpostu guztien alde egiteko konpromisoa hartu du parlamentuak

Euskalerria Irratia 2022ko urr. 3a, 11:15

Nafarroako lanpostuak mantentzearen aldeko adierazpena onartu dute talde guztiek aho batez, Mahai eta Eledunen batzordean.

Nafarroako Gobernuaren ekonomia eta enpresa garapenerako Mikel Irujo kontseilariaren hitzak bere egin ditu Nafarroako Parlamentuak. Siemens Gamesak 2.900 langile kaleratuko dituela iragarri ostean, kontseilariak ziurtatu du "lanpostu guztiak" babestuko dituela. Hori egiteko konpromisoa hartu du gaur Nafarroako Parlamentuak. Aho batez adierazpen instituzionala onartu dute parlamentuko taldeek. Testuaren bitartez, Europako Kontseiluari energia berriztagarrien industrian enkanteen sistema aldatzeko eta bertakoa babesteko eskatu diote.

Navarra Sumak, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak aurkeztu dute adierazpena, batzordean; baiezkoarekin bat egin du PSNk.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!