Sarek jaialdi "anitza" osatu du Urriaren 8rako "presoen gerturatze osoa" eskatzeko

Iosu Ganuza Garcia 2022ko ira. 30a, 13:05

Donostiako Ilunben da hitzordua. 

Heldu den larunbaterako adin-tarte guztientzako egitaraua duen jaialdia antolatu du Sarek. Etxera bidea gertu leloa hautatu dute ospakizun eta aldarrikapen jardunaldiarentzako.

Urriaren 8an baina, egun osoan zehar, etxeratze prozesua aldarrikatzeaz gain, "oraindik sakabanaketa neurrien gatibu diren presoen gerturatzea" eskatuko dute.

Hori dela eta "espetxe politiken aldaketa" eskatu dute, bai estatu mailan baita Nafarroa mailan ere. Bi mezu hoiek igorrita bihar zortzi manifestazioa eginen dute lehenik Donostiako Boulebarretik goizeko 11:00etan. Eguerdia igarota hasiko da jaialdia Ilunben eta bertan, beste batzuen artean Porrotx, Hertzainakeko Josu eta Gari, Rotten XIII eta Maialen Lujanbio ariko dira.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!