‘Izurde mutikoa’ marrazki bizidun pelikula estreinatuko dute gaur Golem zinemetan

Euskalerria Irratia 2022ko ira. 30a, 07:30

Izurde mutikoa Hego Euskal Herriko sei zinema aretotan estreinatuko da gaur, Zinema Euskaraz egitasmoaren eskutik. Nafarroan areto bakarrean izanen da ikusgai, Golem Morea zinemetan hain zuzen ere, 16:30ean.

Izurde mutikoa pelikula errusiarra da, Mohammad Kheyrandishek zuzendua, eta 90 minutuko luzeera dauka. Izurde batzuek itsasoan galdutako ume bat salbatzen dute, eta familiako beste bat balitz bezala hezten dute. Poz-pozik bizi dira olatu azpian, harik eta munstro zital batek urpeko mundua bereganatzen duen arte. Umetxoa lehorrera erbesteratzen dute, eta bertan bihotz oneko Murvarid kapitainak hartzen du etxean. Kapitainaren eta bere lagun mina eta ia anaia den Elur-bola izurdearen laguntzaz, mutikoak bere benetako jatorriaren misterioa argitzeko bidaia bati ekingo dio. Abentura zirraragarriak ditu bistan!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!