Irujo kontseilariak adierazi du "Siemens Gamesako azken lanpostua ere defendatzeko prest" dagoela

Iosu Ganuza Garcia 2022ko ira. 29a, 18:26

Multinazionalak iragarri du 2.900 langile kanporatuko dituela mundu mailan, horietatik 475 Estatuan.

Mikel Irujo, Enpresa eta Ekonomia Garapenerako kontseilaria, eta Izaskun Goñi, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanerako zuzendari nagusia, gaur batzartu dira Alemanian Siemens Gamesa multinazionaleko zuzendariarekin Jochen Eickholt. Hari igorri diote "Nafarroako planten azken lanpostua ere defendatuko" dutela. 

Bileran, Irujo kontseilariak Jochen Eickholti "Nafarroako Gobernuak Foru Erkidegoko lantegien etorkizunaren eta lurraldearen lehiakortasunaren alde lan egiten jarraitzeko duen borondatea" erakutsi nahi izan dio. Horretarako argudiatu du "zientzia eta teknologian trebatutako eta gaitutako langileei dagokienez, Europa osoko 20 eskualde onenen artean" kokatzen dela Nafarroa eta "puntako zazpi zentro teknologiko" dituela haien artean:CENER. Gainera, Alaizko parke esperimentala mahaigaineratu du Irujok (Siemens Gamesak bi baino ez ditu Europa osoan), Zangozako Aerogeneradoreen Saiakuntza Laborategia.

Konpainiaren datuen arabera, Siemens Gamesak 5.100 langile ditu gaur egun Estatuan, eta horietatik 1.823 Nafarroan daude (guztien %36 inguru). 2.900 langile kaleratuko dituzte mundu osoan iragarri dutenez, 1.900 Europan eta 435 Estatuan. Enpresak ez du zehaztu nahi izan zenbat kaleratze egingo diren Nafarroan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!