20: 45ean, Zizurko Udal Kiroldegian, da Emakumezkoen Challenge Ligaren hasieraren hitzordua. Aurten ere emakumezkoen saskibaloiaren bigarren maila absolutuan lehiatuko dira zizurtarrak. Talde nafarraren jokalariak kanpaina hau hasteko irrikaz daude, Juantxo Ferreira entrenatzaile berriak adierazi duenez.
#LFCHALLENGE | PREVIA OSÉS CONSTRUCCIÓN ARDOI - PICKEN CLARET.
— FNBardoi (@FNBardoi) September 28, 2022
📅 28/09
⏱ 20:45h.
📍 Zizur Mayor.
➡ PREVIA; https://t.co/6E9D2Ry1vV
Arranca la temporada!!#GoBlues pic.twitter.com/mUQqaPh03m
Ardoik zazpigarren postua lortu zuen joan den denboraldian maila honetan, Emakumezkoen Endesa Ligara igotzeko play-offak jokatuz. Juantxo Ferreira Jotas Unzue taldea zuzentzera iritsi da, baina Jotas Unzuek listoia utzi du, entrenatzaile berriaren ustez.
Entrenatzaile nafarrak taldearen gidaritza hartu du makina-gelan, harrobiko taldeetan, egon ondoren. Ferreirak Mexikon eta Argentinan entrenatu ditu ere emakumezkoen taldeak, non maila gorenean lehiatu den. Beraz, nafarra ez da gaur gauetik aurrera izango duen erronkaren beldur.
Klubak ezarri duen helburua bederatzi onenen artean egotea da eta, hortik aurrera, play-offetan lehiatzea. Jotas Unzuerekin balentria hori lortu zuten, baina final-laurdenetan geratu ziren Manuela Fundación Raca gainditzeko gai izan ez zirelako.
Sei aurpegi berri izanen dituzte zizurtarrek. Lehena Claudia Calvelo, 30 urteko pibot asturiarra, Barçatik dator. Bigarrena Zoe Hernandez da, aurreko denboraldian Basket Zaragozan aritutako 21 urteko eskolta aragoiarra. Bestalde, Anna Prim dago, Lleidan jaiotako 19 urteko eskolta, eta iragan denboraldian AEBetako Colorado Staten jokatu zuena.
Fatou Pouyé, 25 urteko senegaldarra, eta azkenik, Paula Marcos eta María Zabalza nafarrak, klubeko harrobiko jokalariek debuta eginen dute Challenge ligan.