Gaur abiatu nahi ditu datorren urteko aurrekontuak onartzeko negoziazioak Nafarroako Gobernuak. Oposizioko bi taldeekin hitz egin nahi du Elma Saiz ogasun kontseilariak, babesa behar du-eta gobernuak aurtengo kontuak luzatu behar ez izateko.
Orain arte hiru aldiz ahalbidetu ditu EH Bilduk. Laugarren baterako aukera zabalik utzi dute. Bakartxo Ruizek azald du jarrera eraikitzailearekin joanen direla bilerara azaldu du, datozen hauteskundeetan EH Bilduren zerrendaburu izanen den Laura Aznalekin eginiko agerraldian. Aurrera egiteko kontuak izan daitezen nahi du soberanisten koalizioak. EH Bilduren lehentasunak jasotzen dituzn dokumentua eramanen dute bilerara eta "neurri aringarriak eta egiturazko aldaketak egiteko oinarriak" eskatuko dituzte.
Arratsaldeko seietan izanen da Saiz ekonomia eta Ogasun kontseilariarekin bilera. Navarra Sumarekin ere biltzekoa da, baina baldintzak jarri ditu eskuineko hirukoak eta ez du argitu azalduko ote den. “EH Bildurekin hausten ez badu, ez dago hitz egiteko ezer”, azpimarratu eta errepikatu duJavier Esparzak.