Osasunak golik jaso gabe jarraitzen du

Iosu Ganuza Garcia 2022ko ira. 26a, 14:00
Atzoko partiduaren lehia bat. Iturria: C.A. Osasuna

Gorritxoek ez dute porrotik jaso oraindik. Eskubaloian, Beti Onak ere sendo hasi da ligan. 

Hala da Lohizune. Gorritxoek partidurik galdu gabe jarraitzen dute lehiaketa ofizialean, nahiz eta puntu hau eskuratuta lidergoa galdu duten geldialdira iristeko jardunaldi bakarra falta delarik.

Osasunak eta Cacereñok berdindu egin zuten Taxoaren golik gabe bukatu zen partiduan, eta norgehiagoka nola joan zen ikusita hainbat irakurketa atera litezke. Talde bakoitzak zati bat menderatu zuen, baina inor ez zen gai izan hasierako markagailua desegiteko.

Kakun Mainz entrenatzaileak batez ere lehen zatian taldeak bere burua gainditua ikusi zuela nabarmendu zuen. Espazioak ixtea eta atsedenaldira bizirik iristea lehenetsi zuela aitortu zuen ere Berriozarkoak.

Hala ere puntua positiboki baloratu zuen, Extremadurakoa talde sendoa delako eta taldeak oraindik ligan ez duelako golik jaso.

Hiru jardunalditan bi garaipen eta berdinketa bat batu dituzte Kakun Mainzen neskek. Entrenatzaileak adierazi bezala, bezala hurrengo partiduan pentsatzen daude jada gorritxoak. Athletiken bigarren taldea hartuko dute Taxoaren, igande eguerdian.

Beti Onak ere sendo

Oso ongi hasi direla esan genezake, etxean ez baitute oraindik porrotik jaso. Irailaren 3ko debutaren ostean, atarrabiarrek Indurain Anaiak kiroldegia bete zuen, beste behin ere Gurpea Beti Onak Azparren Gestion taldeak Guerreras Iberdrola ligan Caja Rural Aula Valladoliden aurka hirugarren garaipena nola lortu zuen ikusteko. Gaztelakoen lehen porrota izan zen. Asko sufritutako partida izan zen, eta bi goleko aldearekin bukatu zen, etengabeko joan etorriez osatu zen norgehiagoka izanik. Hiru garaipenek eta porrot batek Beti Onak taldea sendotu dute emakumezkoen eskubaloiko maila gorenean. Asteburu honetan atseden jardunaldia dute eta Atarrabiako festei hasiera emanen dien suziria botako dute Beti Onakeko neskek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!