Gaur Covid-aren aurkako txertoko laugarren dosia jartzen hasiko dira zahar-etxeetan

Juan Kruz Lakasta Zubero 2022ko ira. 26a, 07:29

Datozen bi asteotan 8.500 egoiliarrak txertatuko dituzte, eta urriaren 10etik aurrera 60 urtetik gorakoak

Gaurtik aurrera eta bi astez, Covid-19aren aurkako txertoaren bigarren indartze dosia (hau da, laugarren dosia) jartzen hasiko dira Nafarroako zahar-etxeetan. Guztira 8.500 pertsona bizi dira egoitzotan. Laugarren dosia lehenik eta behin haiei jarriko zaie, espazio sozio-sanitariootan bizi direnak zaurgarritzat jotzen direlako.
Urriaren 10etik aurrera egoitzotatik at bizi diren 60 urtetik gorako herritarrak txertatzen hasiko dira. Aldi berean jarri ahal izanen zaie Covid-19aren aurkako txertoa eta gripearen kontrakoa. Halaber, gaurtik aurrera txertatzeko hitzordua bidaliko zaie SMS bitartez pertsona horiei guztiei. Hitzordua webaren bitartez egin daiteke, osasun karpetan sartuta. Telefonoz ere kudeatu ahal izanen da. Iruñerrian, 60 eta 74 urte arteko herritarrak Foremen (Mutiloa) txertatuko dituzte; 75 urtetik gorakoek, aldiz, txertoa Osasun Etxean jasoko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!