Gizonezkoen Osasunak garaipenarekin topo egin du berriro, lagunartekoan

Iosu Ganuza Garcia 2022ko ira. 22a, 15:02
Huts eta batekoa ospatzen ari dira Jon Monkaiola eta Roberto Torres, taldekideekin batera.

0-2 gailendu da Gazteluaren plazako taldea Valladoliden aurka.

Gizonezkoen Osasunak nagusitasunez irabazi duReal Valladoliden aurkako lagunartekoa. Huts eta biko emaitzarekin amaitu da partidua. Jagoba Arrasateren taldeak behetik gora egin du 90 minutuetan zehar, aurkariaren defentsako akatsak agerian utzita, konfiantza handiagoarekin jokatuta eta, Aitorrek penalti bat geldituta Pucelako taldeari.

Burgosko Plantio futbol zelaian Osasuna pixkanaka hazten joan da eta Real Valladolid baino gehiago izan da. Valladolidek defentsan ligan dituen arazoak islatu dituminutu askoan.

Osasuna gogor hasi da, Roberto Torresek korner bat bigarren zutoinera bota du eta Ariadnek errematatu du, baina Valladoliden defentsak arazorik gabe aldentzea lortu du. Abisua laster itzuli du Patxetaren taldeak, Sergio Leonen bitartez.

Joan-etorriko partida batean, Osasuna konfiantza hartzen joan da, eta, ordu erditik gertu, Manu Sanchez atzeko lerrora iritsi da eta Kike Garciak gutxigatik ez da iritsi errematera.

Jarraian Jon Moncayolak bere taldea aurreratu du Roberto Torresen erdiraketari esker. Valladolidek oso gaizki defendatutako jokaldia izan da.

Bigarren zatian heldu da Osasunaren bigarren gola, kasu honetan Kike Garciaren zutoinera jaurtiketa estu baten ondorioz. Baloia jotzeko zuri-moreen defentsaren pasibotasuna probestu du Kixotek. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!