Hitzarmena berritu dute gobernuak eta Euskaltzaindiak

Euskalerria Irratia 2022ko ira. 13a, 11:42

Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bitartez, 190.000 euroko diru-laguntza emango dio Euskaltzaindiari

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena berritu dute 2022rako. Helburua euskara garatzen, ikasten eta ikertzen laguntzea da.

Aurten, bi proiektu nabarmendu dituzte. Batetik, Joakin Lizarragaren lexikoaren azterketaren emaitzak Mendaur Bilduman argitaratzea, azken urteotan Nafarroako Gobernuak finantzatu duen ikerketa-lan zabalari amaiera emateko. Bestalde, Euskaltzaindiaren parte-hartzea eta aholkularitza Etxauri Haraneko etxeen izenak biltzeko proiektuan, non iaz oikonimia lanetarako landutako esparru teorikoa aplikatuko den.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!