Aragoiko Pirinioetako mendiko Guardia Zibilak atzo jakinarazi zuen gertatutakoa. Larunbatean, 15:20 aldera, 22 urteko nafar baten gorpua erreskatatu zuten, Brazatorako sarbidea ematen duen ubide batean. 50 metroko altueratik amildu zen gaztea. Mendizale nafarraren lagunek eman zuten abisua, istripua gertatu zen lekutik.
Helikoptero medikalizatuan istripuaren gunera joandako espezialistek arroken gainean aurkitu zuten emakumearen gorpua, arropaz estalita. Gizon bat ere topatu zuten, biktimaren laguna, shock egoeran. Garabi-ziklo baten bidez jaso zuten helikopteroraino, rapela egiteko arnesik ez zuela ikusita. 23 urteko bilbotarra ospitalean artatu dute, eta onik dago.
Hildakoa, Lorea Basterretxea, Ultzamako bizilaguna zen, Iraizotzekoa zehazki, eta Medikuntza ikasten ari zen EHUn, Donostian.