Belate eta Almandozko tunelak bikoizteari argi berdea eman dio Ingurumen Departamentuak

Euskalerria Irratia 2022ko ira. 9a, 07:34
Belateko eta Almandozeko tunelak bikoiztearen birsorkuntza. Irudian, Almandozeko galerien hegoaldeko etorkizuneko sarrera, egungo tunela eskuinean dela eta tunel berria ezkerrean. (Argazkia: Nafarroako Gobernua)

N-121-A errepideko Belate eta Almandozko tunelak zabaltzeko proiektuak Ingurumen Inpaktuaren Aldeko (IIA) adierazpena jaso du Nafarroako Gobernuaren eskutik.

Ingurumeneko Zuzendari Nagusiaren ebazpenak “neurrizko inpaktua” duen proiektu jasangarri bat dela ondorioztatzen du. Bestalde, proiektua garatzeko orduan ingurumena eta baliabide naturalak behar bezala babesteko baldintzak ere zehaztu ditu.

Gogoan izan behar da foru exekutiboak 2019ko urrian tunelak bikoizteko erabakia hartu zuela, bi arrazoi argudiatuz: alde batetik, azpiegituraren segurtasuna hobetzea; eta bestetik, Errepidetako Europaz gaindiko Sareko tuneletarako segurtasun minimoen eskakizunen gaineko 2004/54/CE Zuzentaraua betetzea.

Neurrizko inpaktuko proiektu jasangarria

Ingurumen inpaktuaren azterketak orubearen aldaketa geomorfologikotik eta erabileren aldaketetatik erator litezkeen balizko eraginak identifikatzen ditu. Fauna eta florarekiko inpaktuen harira, azterketaren arabera bere inpaktua “neurrizkoa” da. Halaber ez da uste proiektuak lurraldearen egungo konektibitate baldintzetan aldaketarik dakarrenik.

Proiektuaren azaleraren atal bat Red Natura 2000ko esparru naturalaren baitan egotean, Belate Kontserbazio Gune Berezia (KGB) izendatzera daramaten komunitate-intereseko habitatetan eta elementu giltzetan izandako eragina aztertzen du. “KGB eremuan eginiko proiektuaren exekuzioak bere eremu batean inpaktu bateragarria izan duela” atzeman dute; horrela, sortutako eragin kaltegarriak ez omen dira nabarmenak alboko eremuetan, KGB alorrean interes gabeko elementuak izanik.

Azterketaren arabera, ondorioz, inpaktuak aurreikusi eta zuzentzeko neurri nagusiak jarduketaren diseinuari dagozkio, hortaz, nagusiki prebentzio izaera dute. Neurri hauek aplikatu ondoren, balorazio globalak neurrizko inpaktuko proiektu jasangarritzat hartu du.

Neurriak nagusiki landaretza, fauna, sistema hidrologikoa eta kultura ondare historikoa; erabilera publikoko mendiekin (EPM) lotutako baso izaerako neurriak; lanen ingurumen integrazioa; soinu-eraginen murrizketa; lan-hondakinen kudeaketa; eta lanen unean hala nola amaitzean eginiko ingurumen mailako segimendua zaintzen ditu.

Bikoizketaren ezaugarriak

Belate eta Almandozeko tunelak bikoizteko trazadura berriak 7.647 metroko luzera du, mendebaldeko marjinan dagoen tarteari atxikita; tunel tartetan 30 eta 100 metro arteko ardatzen arabera bereizita. Bost tarte izango ditu: Belateko tunelaren aurretiko tarte irekia; Belateko tunela; tunel arteko tarte irekia; Almandozko tunela; hala nola Almandozeko tunelaren ondorengo tarte irekia.

Tunelen bikoizketak abantaila azpimarragarri batzuk dakartza beste aukera batzuekiko, azpiegiturak europar araudiarekin egokitze aldera. Behin-betiko konponbidea izango da, bi hodiren erabilera egitean, zirkulazioaren noranzkoak independenteak izanik, eta tunel bakoitzetik doan ibilgailu kopurua edo luzetarako aireztapena nahikoak dira, zeren hodi bakoitzeko zirkulazioa noranzko bakarrekoa da.

Gainera, ibilgailu bat hodiren baten barruan matxuratzen bada, bertako errei bat etetea eta beste erreitik pasatzea ahalbidetzen da. Gertakaria larriagoa denean, hodietako bat zirkulaziorako erabat itxi daiteke, trafiko guztia bestetik desbideratuz, eta unean-unean “noranzko bikoa” bihurtuz, zirkulazio noranzkoetako bat portutik desbideratu behar izan gabe. Beraz, tunelen bikoizketak edozein kasutan larrialdi ekipoen esku-hartzea arinago gertatzea suposatuko du.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!