Laura Aznal (EH Bildu): "Eskuinari atea ixtea ez da nahikoa, politika aurrerakoiak egin behar dira, ausardiaz"

Euskalerria Irratia 2022ko ira. 8a, 09:10

Argazkia: EH Bildu

"Egiturazko erreformak" ditu helburu EH Bilduk abiatu den urte politikoan. Horiek lortzeko akordioak ezinbestekoak izanen direla zehaztu du EH Bilduko parlamentari eta Nafarroako presidentegai Laura Aznalek.

Atzo ekin zion hauteskundeen bitarteko jardun politikoari EH Bilduk. Ekitaldian, lehen lerroan, Laura Aznal EH Bilduko parlamentari eta Nafarroako presidentegaia izan zen. Prezioen gorakadaren, interes tasa handien aurrean, etorkizuna kezkaz bizi du EH Bilduk. Neurri aringarriak ez ezik, egiturazkoak behar direla zehaztu du. "Krisi hau ezin dute familiek eta herri-sektoreek ordaindu, egiturazko erreformetan eragin behar dugu aberastasuna birbanatzeko, zerbitzu publikoak indartzeko eta jendearen eskubideak zabaltzeko, baita eraldaketa ekologikoan eta energetikoan aurrera egin".

Epe motzera Aznal prest agertu da Nafarroako Aurrekontuetan aditutako lehentasunei heltzeko. Izan ere, helburuak erdiesteko, akordioak ezinbestekoak ikusten ditu alderdi soberanistak, eta erabakitzeko eskubidean eta autogobernuan sakontzeko beharra azpimarratu ditu Aznalek. Euskal Herriaren barruko Nafarroa "burujabe" bat sustatzearen alde egin du.

EH Bilduren ikasturte politikoaren inaugurazio ekitaldian, Bakartxo Ruiz Nafarroako Parlamentuko bozeramaileak, Joseba Asiron Iruñeko alkategaiak, Bel Pozueta Kongresuko diputatuak eta parlamentari eta alkateek parte hartu zuten.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!