Hiru urteko 5.250 ikasle berri izanen dira. 3.314 sare publikora joanen dira, eta 1.936 itunpekora. Hizkuntza ereduei dagokienez, 3.741ek euskarazko D eta B ereduetan ikasiko dute; gainontzekoek, 3.741ek, gaztelaniazkoetan, baina horietako zenbaitek, A ereduan euskara ikasgai moduan izanen dute.
Ikasturtea atzo abiatu zuten Andosilla, Caseda, Artaxoa, Corella, Cintruenigo, Uxue eta Zangozako 13 ikastetxetan. Nolanahi ere, ikastetxe gehienetan ikasleak gaur itzuliko dira ikasgeletara eta, zenbaitetan, biharko edo etzirako utziko dute.
Pandemia hasi zenetik lehendabizikoz, Covidaren aurkako murrizketarik ez da izanen, ia. Musukoa soilik sei urtetik gorako ikasleek erabili beharko dute, eskola garraioan. Gainontzean, ez da beharrezkoa izanen, ez ikasgeletan, ez patioan, ezta jantokian ere. Zutik dirauen beste neurri bat, gelak aireztatzekoa. Egunean hainbat aldiz egitea gomendatzen dute.